XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Lekaidetxe artan bizikera zuzena jarri zuen, ez zion iñori uzten, leen bezala, zuzen-bidetik aldegiten egite txarrez, ez ezkerrera, ez eskubira.
Bere mendeko senideak burua galtzeraiño aserreturik, alkarri arpegira botatzen asi ziren alako nagusia ekarri zutelako.
Izan ere, aien bizikera biurria ezin bait zen jarri alako lege zuzenera.
Eta ikusiz alako agintaripean ez zitzaiela utziko zilegi ez ziren gauzak egiten, eta batetik gogorregi zitzaielako beren oiturei uko egitea, bein oitura txarretan zaartu ezkero ezin bait da zuzenera biurtu, bestetik zintzoen bizitza ezin eramana delako oitura biurrikoentzat, azpikeriaz ari eriotza ematea erabaki zuten.
Eta alkarrekin erabakita, ardoari pozoiña naastu zioten.
Maaian jartzekoan edari pozoindua zeukan kristalezko ontzia abatari bedeinkatzeko aurreratu ziotenean, lekaidetxeko oitura zen bezela, Benito-k gurutzea egin zuen eta bereala ontzia apurtu egin zen gurutzearen ordez arri batez jo balute bezala.
Ezagutu zuen Jainkoaren gizonak biziaren ikurrriñari eutsi ezin zion ontziak edari erio-emaillea zeukala.
Bereala jaiki zen maaitik eta aurpegia atsegin, barruna lasai zeukala, esan zien bilduta zeuden anaiei:
Ez al nizuen aurrez esan nere oiturak eta zuenak alkartu eziñezkoak zirela?.
Zoazte ta billa ezazue zuen oiturak ontzat artuko dituen aita bat, bada emendik aurrera ez egon nere zai.
Orduan bere bakardade maitera itzuli zen, eta bakarrik, goiko so-egillearen aurrean,
-
-